Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dupré, Marcel

Frantses organo-jotzailea eta musikagilea (Erruan, 1886 - Meudon, 1971). Parisko musika eskolako irakaslea izan zen 1926. urteaz geroztik. XX. mendeko organo-jotzaile handietakoa izan zen, eta pedagogo bikaina. Oso obra teoriko garrantzitsuak eman zituen argitara. Organorako musika lan ugari egin zuen.