Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duprat, Antoine

Frantses legegilea, politikaria eta kardinala (Issoire, 1463 - Nantouillet, 1535). Parisko legebiltzarreko lehenengo lehendakaria izan zen 1507. urtean eta Frantziako kantzelaria izendatu zuten 1515ean. Boloniako Konkordatuko negoziatzailea eta Cambraiko Bakearen bultzatzailea izan zen. Protestantismoaren aurkako zapalkuntza bultzatu zuen.