Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dufy, Raoul

Frantses margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (Le Havre, 1877 - Forcalquier, 1953). Parisen egin zituen Pintura ikasketak. Bere hasierako lanak inpresionistak dira, baina Cézanne aztertu ondoren, kubismora hurbildu zen. Marrazki arin eta adierazkorrak egiten zituen, kolore bizikoak. Liburu ugari ilustratu zuen.