Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duhalde, Martin

Euskal idazlea (Uztaritze, 1745 - Baiona, 1804). Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen Teologia ikasketak. 1770. urtean apaiz egin zen, eta ondoren Larresoroko seminarioan misio lanak eta zereginak aztertu zituen. Frantziako Iraultzaren garaian hegoaldera erbesteratu behar izan zuen, Hernanira eta Oiartzuna, alegia. 1809. urtean eman zuen argitara, Baionan, Meditacioneac gei premiatsuen gainean, 582 orrialdeko liburua.