Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dueñas, Francisco

El Salvadorreko politikaria (?, 1811 - ?, 1884). Errepublikako lehendakari izan zen 1851-1854 bitarteko urteetan, 1856an eta 1863-1871 bitartean. 1870. urtean El Salvadorreko lehen telegrafo zerbitzua jarri zuen abian. Militarren estatu kolpe baten ondorioz aginpidea utzi eta erbesteratu behar izan zuen 1871. urtean.