Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duato, Nacho

Espainiar dantzari eta koreografoa (Valentzia, 1957). Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren zuzendari gisa, aldaketa handia eragin dio dantza taldeari, askoz jarrera abangoardistagoa hartuta. 1957an Londresko Rambert Eskolan hasi zen dantza ikasten, eta Maurice Béjarten Mudra Eskolan, gero. 1979an Espainiako Ballet Nazionalean hasi zen lanean, denboraldi labur batez, eta 1981ean Nederlands dans Tehatrer konpainian sartu zen. Talde harentzat egin zituen bere lehen koreografiak. 1990ean Espainiara itzuli zen egungo Dantza Konpainia Nazionalaren ardura hartzeko. Koreografia nagusiak: Jardí tancat (1983, Lorategi itxia), Duende (1992, Iratxoa), Por vos muero (1996, Zuregatik naiz hiltzen).