Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duarte, Juan Pablo

Dominikar Errepublikako politikaria eta Errepublika horren askatzailea (Santo Domingo, 1813 - Caracas, 1876). 1838. urtean Trinitaria elkarte ezkutua sortu zuen bertan, eta independentziaren alde zeuden zuriak, beltzak eta mulatoak bildu zituen, Jaungoikoa, Aberria, Askatasuna lemapean. Independentziaren ondoren (1844), Santanaren politika kontserbadorearen aurka borrokatu zen eta eskuindarrek erbestera egotzi zuten nagusitu zirenean.