Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drieu La Rochelle, Pierre

Frantses idazlea (Paris, 1893 - Paris, 1945). Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendari izan zen alemaniarren okupazioan. Alemaniarrei laguntza emateagatik salatu zutelako, bere buruaz beste egin zuen 1945. urtean. Obra nagusiak: Interrogation (Itaunketa, 1917), Fond de cantine (Ostatua, 1920), La Comédie de Charleroi (Charleroiko komedia, 1934), Mesure de la France (Frantziaren neurria, 1924), Le Jeune Européen (Europar gaztea, 1927), Genève ou Moscou (Geneva edo Moskou, 1928), Socialisme fasciste (Sozialismo faxista, 1934), Notes pour comprendre le siècle (Mendea ulertzeko oharrak, 1941).