Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Driesch, Hans

Alemaniar biologo eta filosofoa (Bad Kreuznach, 1867 - Leipzig, 1941). Aristotelesen «entelekia» kontzeptuan oinarriturik, bitalismo kritikoaren dotrina asmatu zuen. Parapsikologiaz ere arduratu zen. Obra nagusiak: Parapsychologie (Parapsikologia, 1932), Die Uberwindung des Materialismus (Materialismoaren gainditzea, 1935) eta Metaphysik (Metafisika, 1924).