Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drinfeld, Vladimir Gershonovitx

Ukrainar matematikaria (Kharkov, Ukraina, 1954). Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen 1969-1974 urteetan. 1974. urtean graduatu zen eta unibertsitatean jarraitu zuen ikerlanean, Yuri Ivanovitx Manin-en zuzendaritzapean. Ikasketak 1977an bukatu zituen eta 1978an hautagai tesia defendatu zuen Moskuko Unibertsitatean. Doktorego tesia 1988an aurkeztu zuen, Moskuko Steklov Institutuan. 1981etik aurrera, Drinfeld-ek Ukrainako Zientzien Akademiaren Tenperatura Apaleko Fisikaren eta Ingeniaritzaren B. Verkin Institutuan dihardu lanean. 1990eko abuztuan Fields domina jaso zuen Kiotoko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan (Japonian), quantum taldeetan eta zenbakien teorian egindako lanarengatik. Drinfeldek fisikarekin zerikusia duten problema matematikoak landu ditu, quantum taldeak bereziki. Bere ekarpenik garrantzitsuenak Langlands konjeturaren frogatzea eta quantum taldeen teoriaren gainean egindako lana dira. 1992an Ukrainako Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.