Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donelaitis, Kristijonas

(Lat. Christian Donalitius). Lituaniar poeta (Lasdehnen, 1714 - Tollmingkehmen, 1780). Teologia ikasi eta gero apaiz protestante izan zen Tollmingkehemen. Donelaitis Lituaniako lehen idazle ezaguna da, bakarra XVIII. mendean. Metai (Urtaroak), Lituaniako lehen literatura liburuak, ospe handia eman zion. Donelaitis-ek Lituaniako ohiturak, tradizioak eta izadia deskribatu zituen klasizismo greziarraren kutsua duen obra honetan. Metai Lituaniako epopeia nazionaltzat hartua izan da. Poema honez gainera, sei alegia eta Lituaniako ezkontza bat kontakizuna gorde dira.