Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donbass

Sobietar Batasuna zeneko harrikatz arroa. Azov itsasoaren eta Don ibaiaren artean dago, Donetz ibaiaren alboetan. Ukrainaren (zatirik handiena) eta Errusiaren artean banatua dago Sobietar Batasuna zeneko meatzaritza eta burdingintza gune handiena da (60.000 km2 eta 200.000.000 tona urtean). Aipaturikoez gainera, Donbassen kimika industria, indar etxeak eta merkurio meak daude. v Historia. 1721. urtean aurkitu zuten, eta atzerriko diru laguntzaz ustiatzen zen XIX. mende bukaeratik aurrera. Metalurgia industria Krivoi-Rog (Ukraina) hiriko burdin hobia eta Donbass lotu zituen burdinbidea eraikitakoan ezarri zen, 1886. urtean. Donbasseko garapena oso azkarra izan zen (Errusiako ikatz ekoizpenaren % 87 eta metalurgiaren hiru laurdenak 1913. urtean). Alemaniarren mende egon zen 1942-1943 urteetan eta bertako eraikuntza guztiak suntsitu egin zituzten armada sobietarrak berreskuratu aurretik.