Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Donen, Stanley

Estatu Batuetako zinemagilea (Columbia, Hego Carolina, 1924). Zinema zuzendaritzan hasi aurretik antzezle, dantzari eta koreografo gisa egin zuen lan. Film nagusiak: Singing in the Rain (1952, Euritan abesten), Seven Brides for Seven Brothers (1954, Zazpi ahizpa zazpi anaiarentzat), Funny Face (1956), Charade (1963) eta Lucky Lady (1975).