Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

donatismo

iz. Fil. IV. mendean Afrikako Elizan zisma sorrarazi zuen heresia. Casae Nigrae-ko (Numidia) apezpiku zen Donat izan zen donatismoaren buru. Dotrina honen arabera, agintari zibilen eta elizaren artean ez du batere harremanik izan behar, eta horregatik, «Circumcelliors» izeneko nekazari gudarien laguntzaz, gizarte iraultza bultzatzen zuen, itxaropen eskatologikoekin nahasita. Martiri hiltzea zen dotrina honen jarraitzaileen azken helburua. Eraso handiak izan zituen arren, Erdi Aroaren hasiera arte iraun zuen donatismoak, Ipar Afrikan kristautasuna desagertu zen arte alegia.