Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doisy, Edward

Estatu Batuetako biokimikaria (Hume, Illinois, 1893 - Saint Louis, Missouri, 1986). Washingtongo (1919) eta San Luisko (1923) unibertsitateetako biokimika irakaslea izan zen. Sexu hormonez arduratu zen Estatu Batuetako Edgar Allen biokimikariarekin. K bitamina bakartu zuen 1939. urtean. Aurkikuntza hori dela eta 1943. urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Henrik Carl Peter Dam biokimikari daniarrarekin batera.