Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Doillon, Jacques

Frantses zinemagilea (Paris, 1944). Bere filmak intimistak dira eta guar-gaurko pentsamoldea islatzen dute. Lan aipagarrienen artean ditu: Les Doigts dans la tête (1974, Hatzak buruan), La Pirate (1984, Itsaslapurra), La Vengeance d’une femme (1989, Emakumearen mendekua), Amoureuse (1992, Maitemindua), Le Jeune Werther (1993, Werther gaztea), Du fond du cœur (1994, Bihotz barrutik).