diabetes
iz. Med. Odolean glukosa gehiegi izatea ezaugarri duen eritasuna. Hipotalamo izeneko guruinean sortzen den hormona antidiuretikoaren zeregina ongi betetzen ez denean, edo guruinak berak hormona hori isurtzen ez duenean sortzen da, hormona horrek zaintzen baitu giltzurrunetako uraren neurria eta gernuaren jarioa. Hiru diabetes mota dira ezagunenak: diabetes insipidus, mellius edo sakarina eta giltzurrunekoa. Hiruren artean bigarrena da zabalduena. v Diabetes insipidus. Hormona antidiuretikorik ez denean sortzen da, eta sorburu jakinik ez du izaten. v Giltzurruneko diabetesa. Giltzurrunak hormona antidiuretikoa erabiltzen ez duenean sortzen da, eta jaiotzatiko gaitza da. v Diabetes mellitus edo sakarina. Karbono hidratoen metabolismoaren huts egitea du ezaugarri, eta intsulina behar ez den neurrian sortarazten du. Glukosaren premiaren eta erabileraren arteko orekak oso garrantzi handia du gorputzarentzat, eta bareko Langerhansen uharteetan sortzen den intsulinak glukosaren neurri egokia zaintzen du. Diabetesa sendatzeko bi modu dira erabilienak: dietak eta intsulina edo antidiabetikoak hartzea.