Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diabelli, Anton

Austriako musikagilea (Matsee, Salzburgotik hurbil, 1781 - Viena, 1858). Haydn-en ikaslea izan zen, ospe handiko pianista eta irakasle bihurtu aurretik. Balio pedagogiko handiko obrak ondu zituen pianorako. Bere garaiko musikagile ospetsuenen obrak eman zituen argitara (Haydn, Mozart, Cherubini eta Schubert).