Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Di Stefano, Alfredo

Argentinako futbolaria (Barraca, Buenos Aires, 1926). Espainiako hiritar egin zen. Real Madrid futbol taldean jokatu zuen 1949. urteaz geroztik. 9 liga txapelketa, kopako bat eta Europako kopa 5 bider irabazi zituen futbol talde horretan. Askoren ustez, munduko futbolaririk onenetakoa izan da.