Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Del Rey, Lester

Estatubatuar idazlea (Saratoga, Minnesota, 1915 - New York, 1993). Zientzia fikzioko liburuak idatzi zituen bereziki, eta ezaguna da, batez ere, pertsonaia atsegin, sinesgarritasun handikoak asmatu izanagatik, ez hainbeste bere kontakizunetako gertaerengatik. Del Reyren eleberrien artean aipagarriak dira Nerves (1956), The Eleventh Commandment (1962), eta Pstalemate (1971). Gazteentzako literatura ere landu zuen, adibidez Marooned on Mars (1952), Cave of Spears (1957), Moon of Mutiny (1961) eta Outpost of Jupiter (1963). Azpimarratzeko lana du, orobat, The Early Del Rey (1975) bilduma, bertan bildu baitzituen bere karrera hasierako kontakizun labur nagusiak eta idazle gisa egindako ibilbidearen nondik norakoa. Idazle ez ezik, zientzia fikzioko aldizkarien argitaratzaile ere izan zen.