Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Del Burgo Tajadura, Jaime Ignacio

Nafar politikaria (Iruñea, 1942). Unión del Pueblo Navarro alderdikoa. PP eta Unión del Pueblo Navarro (UPN) alderdien arteko akordioaren ondorioz, UPNn sartu zen 1991n, eta bi alderdien Batzorde Eragileetako kide izan zen. Legealdi askotan izan zen Nafarroako Foru Parlamentuko kide, baita Nafarroako Gobernuburu ere, 1980ko hamarkadan, eta senatari ere. 90eko hamarkadan, alderdi barruko karguez gainera, Diputatu izan da Madrilgo Kongresuan. 2000. urteko hauteskundeetan berriz hautatu zuten kargu horretarako. 2008an UPN alderditik kanporatu zuten eta PPn sartu zen.