Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Del Río, Ernesto

Bizkaitar zinema zuzendaria (Bilbo, 1954). Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina oso gazterik sartu zen zinemaren munduan: 1974an Deustuko Cine Club-a fundatu zuen, eta Bilboko Dokumentalen Jaialdiko zuzendaritzako kide izan zen hainbat urtez. Hainbat film labur egin ondoren, 1987an egin zuen lehen film luzea, El amor de ahora. Ondoren No me compliques la vida zuzendu zuen (1991), Lan Zinema ekoiztetxearekin lankidetzan. Etxe berarekin egin zuen Hotel y domicilio (1994), Bilboko giro baztertuetan gertatzen den istorio iluna.