Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

daniera

iz. Egungo Danimarkan eta Suedia hegoaldeko herrialdeetan hitz egiten den hizkuntza ipar-germaniar edo eskandinaviarra. Danierak hizkuntza ipar-germaniarren mendebaleko adarra osatzen du suedierarekin batera. Bost garai bereiz daitezke historian: 1. Daniera runikoa (600-1100); 2. Antzinako daniera klasikoa (1100-1350); 3. Antzinako daniera berria (1350-1525); 4. Daniera berria (1525-1700) eta 5. Daniera modernoa (1700. urtetik aurrera). Lehen garaian daniera eta suediera hizkuntza bera ziren. Bigarren garaitik aurrera suedierarekiko berezitasunak gero eta nabarmenagoak egin ziren. XVI. mendetik aurrera finkatu zen hizkuntza idatzia eta Aro Modernoan atzerriko osagarri asko kendu dira. Antzekotasun grafiko guztiengatik ere, danieraren ahoskera asko bereizten da suediera eta norvegieretatik.