Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Daniel Nevski

Moskuko printzea (1261 - 1303). Alexander Nevskiren seme gazteena zen; Moskuko printzerria hartu zuen oinordetzan eta 1598ra arte erregetzan egon zen Danilovitx-en dinastia sortu zuen. Printzerria lehen halako bi handitu zen bere agintaldian.