Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Daniel

Bibliako pertsonaia (K.a. VI. mendea). Israelgo lau igarle nagusietako bat zen, Judaren leinukoa. Nabukodonosorren ametsak eta Baltasarren oturuntzako hitzak interpretatu zituen. Lehoien zulora kondenatu zuten baina zauririk gabe atera zen Jainkoaren laguntzari esker. Izen bereko liburua, jatorriz igarleari egotzi zaiona, egile ezezagunarena da eta K.a. 165. urte inguruan idatzi zen. v Danielen Liburua. Bibliako liburua, idatzitakoetako bat (12 atal) hebrearren Bibliaren arabera; igarleen liburuen artekoa da, katolikoen tradizioaren arabera. Egilea ezezaguna da eta K.a. 162. urte aldera idatzi zen. I.-VI. atalak (kontakizuna): Nabukodonosorren ametsen azalpena (buztinezko oinak zituen estatua), hebrearrak suginan, Baltasarren oturuntza, Daniel lehoien zuloan. VII. eta VII. atalak: Danielen ikuskariak. Hauez gainera, tradizio katolikoak liburuari eginiko eranskin batzuk onartzen ditu, Susana eta agureak (XIII. atala), Bel-go jainkoizuna (XIV. atala, 1-21.) eta Herensugea (XIV. atala, 22-41.) tarteko.