Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dabrowski, Jan Henryk

Poloniar jenerala (Pierszowice, Krakovia, 1755 - Winagora, Posnania, 1818). Varsovia babestu ondoren (1794), Frantziara jo eta herri honen zerbitzuan jardun zuten «Poloniako lejioak» sortu zituen 1797an. Alexandro I.ak Poloniako erreinuko senatari izendatu zuen, Napoleon I.ak bere enperadoretza utzi zuenean (1815).