Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dacosta Bray, Josette

Ipar Euskal Herriko margolaria (1944). Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan hasi zuen bere prestakuntza, eta Ingalaterran amaitu. Bere lanetan, Euskal Herriaren ikuspegi guztiz tradizionala eskaintzen du. Behe Nafarroako herri eta parajeak agertzen ditu gehienbat, eta obra horietan, errealitatetik abstrakziorako bidea, perspektibaren, kolorearen eta argiaren interpretazio berezia eta pertsonala egiten du. Euskal Herrian ezik, Parisen eta Ingalaterran ere erakusketa ugari egin du, eta bere obrak Frantzia, Espainia, Ingalaterra eta Estatu Batuetako bilduma pribatu ugaritan aurki daitezke. 2001. urtean Donibane Garazin kokatzekoa da bere estudioa eta erakustokia.