Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dabrowska, Maria

Poloniar idazlea (Rusow, Kalisz hiritik hurbil, 1892 - Varsovia, 1965). Natura zientziak eta psikologia ikasketak egin ondoren ospe handia hartu zuen laborarien bizitza gaitzat duen Beheko Jendeak (1925) obrarekin. Bere maisu obra den Noce i dnie (Gauak eta egunak) ziklo epikoa, 1932 eta 1934 bitartean idatzi zuen.