Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chillida Belzunce, Eduardo ;Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1964) Eduardo Chillida eta Pilar Belzuncek izandako zortzi seme-alabetan gazteena Bere zaletasunak eta etxeko giroak eraginda, txikitatik hasi zen marrazten eta margotzen, eta hamalau urterekin egin zituen lehen grabatuak Ignacio bere anaiaren lantegian Pedro anaia nagusiaren estudioan trebatu zen eta, aldi berean, eskultura lantzen hasi zen 1984an, hogei urterekin, Madrilgo Arte Ederretako Zirkulura joan zen Antonio Lópezen eskutik bere prestakuntza osatzera, baina hurrengo urtean izandako moto istripu larri baten ondorioz eskultura utzi behar izan zuen eta margotzen hasi zen, ezkerreko eskuaz Lehen bakarkako erakusketa 1988an egin zuen Donostiako Galeria 16en, eta orduz geroztik ia urtero jarri ditu bere lanak ikusgai, Donostiako Galeria 16an bertan eta Madrilgo Nieves Fernández galerietan gehienbat, baita Finlandian, Santanderren, Bilbon eta Bartzelonan ere Madrilgo Arco Arte Garaikidearen azokaren edizio askotan parte hartua da, eta taldekako erakusketa ugari egin izan du azken urteotan, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo Grabatua eta margolanak tartekatuz, bere pinturetan indar handiko presentzia dute bere Igeldoko etxeak eta bertatik begien aurrean dituen Igeldok eta Donostiako badiak, betiere pasaia guztiz pertsonal eta argitsuetan islatuak Chillida Juantegi, Eduardo

Gipuzkoar eskultore eta grabatzailea (Donostia, 1924 – Donostia, 2002). 1943an arkitektura ikasteari ekin zion Madrilen. Lau urte geroago, ikasketa horiek alde batera utzi, eta akademia pribatu batean eskultura eskolak hartzen hasi zen. 1948an Parisen finkatu zen eta hurrengo urtean lehen erakusketan esku hartu zuen. 1950ean bi obra erakutsi zituen Maeght galerian. Gorputz forma estilizatuek osatzen dituzte lehen aldiko obra horiek (Giza sorbalda, Emakume sorbalda). 1951n Euskal Herrira itzulirik, Hernanin burdina modu tradizionalean lantzen ikasi zuen eta material horretan egindako obra moldatzen hasi zen, figuratibismotik erabat aldenduta: Hilarriak, Barrendik, Haize Orrazia, Inguruan biribil… 1954an Arantzazuko basilikarako burdinazko lau ate egin zituen. Urte berean bakarkako lehen erakusketa egin zuen Madrilen –eztabaida handia sortu zena– eta Milango Hiru Urterokoan ohorezko domina lortu zuen. Handik aurrera nazioarteko erakusketak egin zituen –Berna, Paris (1955), Madril (1957), New York (Guggenheim, 1958)–. Veneziako Biurtekoan sari nagusia eta Chicagoko Graham Foundationek banaturiko saria irabazteak (1958) nazioartean ezagutarazi zuen. Gerora ere hainbat sari irabazi zituen: Kandinski (1960), Carnegie Institute (1964), Wilhelm-Lehmbruck (Diusburg, 1966), Nordheim-Westfalen (Dusseldorf, 1966), Andrew W. Mellon (1979), Europa (1983), Príncipe de Asturias (1987). Aldi berean Chillidaren obra Europako eta Ameriketako hirietan erakusgai jarri zuten. 1960tik, burdina alde batera utzi gabe, beste gai batzuk lantzeari ekin zion, hala nola zura, granitoa, alabastroa, hormigoia… Chillidaren obra monumentalak hiri anitzetako paisaiaren elementu bihurtu dira: Goethe-ren etxea (1968, Frankfurt, hormigoia); Haize Orrazia (1977, Donostia, burdina); Uraren laudorioa (1987, Bartzelona, hormigoia); Gure aitaren etxea (1988, Gernika, ormigoia); Musikaz (1989, Dallas, altzairua); Odeiertzaren laudorioa (1990, Gijón, hormigoia), etab. Gainera, bere obra arte modernoaren munduko museo eta galeria ezagunenetan dago. Bestalde, Chillidaren obra grafiko oparoa –grabatuak, marrazkiak, collage-ak– eskulturaren unibertso formalarekin loturik agertzen da, planoan espazio guztiz konplexua eraikitzen saiatzen baitzen. Grabatuaren alorrean, halaber, sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Rijeka-ko (Kroazia) Nazioarteko Erakusketa saria (1972), Italiako Diano Marina saria (1974), Tokioko Biurtekokoa… Orobat, zenbait libururen irudigile izan zen (M. Heidegger filosofoaren Die Kunst und der Raum, 1969). v Jorge Oteizarekin batera, XX. mendeko euskal eskultorerik garrantzitsuena izan zen, eta bere itzala mundu guztira zabaldu zen, hainbat artistarengan izan zuen eraginaren ondorioz. Eduardo Chillidak artearen munduan dauden sari garrantzitsuenak eskuratu zituen, eta esker oneko zein omenezko sari eta aipamen ugari ere eskaini izan zaizkio, bizi osoko lanaren eta XX. mendeko artegintzari egindako ekarpenen ordainetan. Euskal Herriko aipamen garrantzitsuenak ere eman zizkioten 1990eko hamarkadan zehar, hala nola Donostiako Urrezko Domina (1992an), Eusko Jaurlaritzaren Euskaldun Unibertsala saria (1997), Gipuzkoako Urrezko Domina (1998), Eusko Ikaskuntza saria (1999) eta Pilar Belzunce emaztearekin batera jasotako Eusko Jaurlaritzaren Turismo saria 2001. urtean, bikoteak Euskal Herriaren irudia kanpoan zabaltzeko egindako lana eskertuz emana. 2000. urtean Lan Onari saria eman zion Eusko Jaurlaritzak, eta baita Jorge Oteizari ere, bi sortzaile handiok bizitza osoan zehar egindako lanarengatik. Aipagarria da, bestalde, urteetako liskarrak bertan behera utzi zituztela 1997an Eduardo Chillidaren Zabalaga baserrian Chillidak eta Oteizak, besarkada baten bidez hainbat urtetako gorabeherak alboratuta. Honoris causa doktore ere izendatu zuten Alacanteko Unibertsitateak (1997), Bilboko Ingeniaritza Eskolak (1997) eta Madrilgo Unibertsitate Complutenseak (2000). Ohorezko sari horiez gain, grabatzaile gisa eginiko lanagatik Grabatu Sari Nazionala eman zioten 1997an, eta 2000n Europako eskultura saririk garrantzitsuena jaso zuen: bi urtean behin Berlinen ematen den Hartwig Piepenbrock saria. ■ Sormen lanari eutsi zion azken urteetan ere Eduardo Chillidak, eta obra guztiz aipagarriak egin zituen, baita bere ametsetako bat bete ere: Hernaniko (Gipuzkoa) Zabalaga baserrian bere obra nagusia biltzen duen Chillida Leku museo guztiz berezia sortzea eta irekitzea. Eskulturagintzari dagokionez, hainbat lan berri ipini zituen Chillidak azken urteotan. Euskal Herrian geratu direnen batzuk aipatzekotan, ezin ahaztu da 1997an Donostiako Artzain Onaren katedralaren atari nagusian jarri zuen Bakearen Gurutzea, edota 2000. urteko martxoan Loiolako Basilikaren aurreko enparantzan inauguratutako Enparantza II lana, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1997an erosia eta egileak Loiolako San Ignaziori bihotz-bihotzez eginiko omenaldi modura aurkeztua. Eduardo Chillidaren azken lanik aipagarriena, ordea, 2000. urteko urrian Alemaniako gobernuaren egoitza berriaren ohorezko sarreran kokatu zen Berlin izeneko eskultura izan zen, Gerhard Schröder kantzilerrak berak aurkeztua, eta dagoeneko Alemaniako eskulturarik esanguratsuena bilakatu dena: sei metroko altuera eta 90 tonako pisua du, eta Alemania bien bat egitearen ikur bilakatu da. Eduardo Chillidak Alemaniarekin zuen lotura estuaren lekuko dira, halaber, 2001. urteko urtarrilean Koloniako Jesusen Lagundiaren elizarako eginiko aldarea eta urte bereko otsailean Düsseldorf hiritik hurbil dagoen Hombroicheko Museoen Uhartea izeneko parkean kokatu zuen 15 metroko eskultura erraldoia. Izan zen Chillidak aparteko gogo eta maitasunez landutako beste egitasmo bat: Kanariar Uharteetako Fuerteventurako Tindaya mendian egitekoa proiektua; 1960ko hamarkadan hasi zen lantzen egitasmoa, helburua Tindaya mendia barrutik hustu eta bertan eskulturagune bat sortzea zuena. Eskulturaz gain, obra grafikoa lantzen jarraitu zuen Eduardo Chillidak. Besteak beste, J.S. Bachi eskainitako liburua osatu zuen, hamaika serigrafiaz, 1997an, eta horren 120 ale baino ez ziren inprimatu, berehala agortu zirenak. 2000. urtean, bestalde, Aromas liburua osatu zuen bere azken grabatu eta testuekin. Edizio guztiz mugatua izan zuen liburu horretan, irudi zein testu bidez, sorkuntzaren bideen inguruko hausnarketa egin zuen Chillidak, bere obran erabakiorrak izan diren gaiak landuz: denbora, materia, itsasoa, musika, argia, tolerantzia, askatasuna… ■ 1990eko hamarkadan Donostiako Miramar Jauregian 1992an eskaini zitzaion atzera begirako handiarekin hasi ziren Chillidaren obraren inguruko erakusketa garrantzitsuenak. Chillidaren eskulturak, zein bere obra grafikoa, etengabe erakutsi dira mundu osoko hainbat museo, galeria eta erakundek antolatutako erakusketatan. 1998an, esaterako, Valentziako IVAMek eskultore gipuzkoarraren burdinaz eginiko 50 eskultura bildu zituen, eta Chillida, elogio del hierro izan zen Chillidaren eskulturagintzaren alor berezi hori era berezituan landu zuen bakarra. Hala ere, 1992. urteko atzera begirakoaren ondoren, 1998an Madrilgo Reina Sofia Museoan eratu zena izan zuen erakusketarik garrantzitsuenenetakoa, Chillidaren beraren hitzetan bere obra ondoen islatu duena. Reina Sofia Museoak aurretik zuen bisitari errekorra apurtu ondoren, Bilboko Guggenheim Museoan egon zen ikusgai Chillida: 1948-1998 erakusketa, funtsean Madrilen ikusi ahal izan zen berbera, paper gaineko ehun obraz eta tamaina handiko hainbat piezaz osatua. 2000. urtean Aromas liburuaren inguruan Donostiako DV galerian eratu zen erakusketaz gainera, urte bereko abenduan Madrilgo Nieves Fernández galerian erakustareto honek eta Chillidak hogei urtez izan duten elkarlana islatzen zuen erakusketa bat egin zen, eskultorearen 32 pieza esanguratsuz osatua. 2001. urteko martxoan, berriz, Los lenguajes de Chillida izenpean, marrazkiak, grabatuak, terrakota eta burdinazko eskulturak eta collageak biltzen zituen erakusketa bat eskaini zitzaion Iruñean. ■ Eduardo Chillidaren eta bere familiaren aspaldiko ametsa zen 2000. urteko irailean ireki zen Chillida Leku. Izan ere, 1984. urtean, Chillidaren tamaina handiko lanak gordetzeko leku baten bila zebiltzala, Donostia eta Hernani artean dagoen Zabalaga baserria, XVI. mendeko eraikina, aurkitu zuten, eta urte hartan bertan erosi zuten etxea eta etxeari zegozkion lurren lehen zatia. Urtez urte, baserria zaharberritzen eta lursail gehiago erosten jarraitu zuten, hamasei urteren buruan –Chillida familiaren eta, besteak beste, Joaquín Montero arkitektoaren ekimenez– baserria bera eta inguruko belardiak hartzen dituen museo zabal eta berezia osatuz. Chillida-Lekuk Eduardo Chillidaren hainbat eskultura hartzen ditu, estilo, neurri eta garai askotakoak, hainbat kasutan han-hemenka berreskuratuak, eta haiek erakusteko eta ikusteko era da museoaren ezaugarririk bereziena, inguru naturalean erabat integratuta eta jendearen eskura baitaude guztiak. Ireki eta berehala, arrakasta handia izan zuen Chillida Lekuk, eta Guggenheimekin batera Euskal Autonomia Erkidegoko museo nagusia bilakatu da. Chillida-Leku eraiki ondoren, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazioa sortu zuten txillidatarrek, sortzailearen inguruko bibliografia eta bere artxibo pertsonala kudeatzeko.

  • Chikamatsu Monzaemon, Sugimori Nobumori
  • Chilam Balam
  • Childs, Lucinda
  • Chiloe uhartea
  • Chillida Ameztoy, Juan
  • Chillida Belzunce, Eduardo ;Gipuzkoar pintorea (Donostia, 1964) Eduardo Chillida eta Pilar Belzuncek izandako zortzi seme-alabetan gazteena Bere zaletasunak eta etxeko giroak eraginda, txikitatik hasi zen marrazten eta margotzen, eta hamalau urterekin egin zituen lehen grabatuak Ignacio bere anaiaren lantegian Pedro anaia nagusiaren estudioan trebatu zen eta, aldi berean, eskultura lantzen hasi zen 1984an, hogei urterekin, Madrilgo Arte Ederretako Zirkulura joan zen Antonio Lópezen eskutik bere prestakuntza osatzera, baina hurrengo urtean izandako moto istripu larri baten ondorioz eskultura utzi behar izan zuen eta margotzen hasi zen, ezkerreko eskuaz Lehen bakarkako erakusketa 1988an egin zuen Donostiako Galeria 16en, eta orduz geroztik ia urtero jarri ditu bere lanak ikusgai, Donostiako Galeria 16an bertan eta Madrilgo Nieves Fernández galerietan gehienbat, baita Finlandian, Santanderren, Bilbon eta Bartzelonan ere Madrilgo Arco Arte Garaikidearen azokaren edizio askotan parte hartua da, eta taldekako erakusketa ugari egin izan du azken urteotan, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo Grabatua eta margolanak tartekatuz, bere pinturetan indar handiko presentzia dute bere Igeldoko etxeak eta bertatik begien aurrean dituen Igeldok eta Donostiako badiak, betiere pasaia guztiz pertsonal eta argitsuetan islatuak Chillida Juantegi, Eduardo
  • Chimborazo
  • Chimborazo
  • Chimbote
  • Chimu
  • Chin