Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Childs, Lucinda

Estatubatuar dantzaria eta koreografoa (New York, 1940). Post-Modern Dance joerako artista nagusitzat hartua da, eta New Yorken Judson Dance Theatre dantza esperimentaleko taldeko kide da. Lehenengo bakarlari lana 1963an sortu zuen, Pastime. 1976an Einsteinen On the Beach lanean parte hartu zuen. Dance (1979) lana Phil Glassekin eta Sol Lewittekin egin zuen. Lucinda Childsen dantza errepikakorra eta matematikoa da, eta esaldi koreografiko soil baten aukerazko bariazio guztiak aztertzen ditu, dantzariaren norabide eta posizio aldaketa soilarekin. Denbora luzean Phil Glass eta John Adamekin aritu ondoren beste musikagile batzuekin lan egin zuen. Ligeti, Xenakis eta Gorecki dira bere musikagile kuttunak. Antzerki lanetan parte hartu izan du behin baino gehiagotan, hala nola Bob Wilsonen I was Sitting on my Patio (1977) eta Luc Bondyren Salome (1992) obretan.