Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chikamatsu Monzaemon, Sugimori Nobumori

Japoniar antzerkigilea (Hagi, 1653 - Osaka, 1724). Hasiera batean bunraku edo txontxongilorako obrak idatzi zuen (joruri izenekoak). Japoniako antzerki modernorako bideak urratu zituen: Sonezaki shinju (Maitasunezko suizidioa Sonezakin, 1703), Kokusenya gassen (Coxingako borrokak, 1715), Ten no Amijima (Zeruaren zigorra Amijiman, 1720). Omma goroshi abura jigoku (Emakume baten hilketa olio saltzaile baten denda izugarrian, 1721). «Ekialdeko Shakespeare» deitu izan zaio.