Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chavchavadze, Ilia

Georgiar idazlea eta politikaria (Kvareli, 1837 - Tbilisi ondoan, 1907). Georgiak XIX. mende erdialdetik aurrera izan zuen pizkunde mugimenduaren bultzatzaile nagusietako bat. Poema (Kako bidelapurra, 1860; Agerpena, 1859; Eremutarra, 1883) eta eleberri (Gizona ote da?, 1859-1863) ugari idatzi zuen; Georgiako independentzia eta askatasunaren alde agertu zen beti. Iberia aldizkariaren zuzendaria izan zen. Atentatu batean hil zuten, Tbilisitik Saguramorako bidean.