Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chávarri Salazar, Víctor

Bizkaiko enpresa gizona (Portugalete, 1854 - Marseilla, 1900). Industrializazio garaiko enpresa gizon handienetakoa izan zen. Hulleras del Turón (Asturiasko meatzeetan), Talleres de Miravalles (Bilboko burdinbide elektrikoa) eta S.A. Basconia (kontserba industriarako burdinazko xaflak) enpresak sortu zituen. 1885-1890 bitarteko urteetan Gorteetako diputatu eta senatari izan zen alderdi liberalaren sailean, eta 1895. urtean Alderdi Kontserbadoreko kide bihurtu zen.