Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chauviré, Yvette

Frantses dantzaria (Paris, 1917). 1941ean Parisko Operako dantzari nagusi bihurtu zen eta Serge Lifarren interprete kuttuna izan zen (Mirages, 1947). Errepertorio klasikoari dagokionez, Giselleren papera du nagusia, eta bikote ospetsuekin lan egin izan du: Serge Lifar, Youly Algaroff, Rudolf Nureiev eta Cyril Atanassoff.