Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Curaçao

Holandarren Antilletako uharte nagusia, Venezuelako itsasertzaren aurrean, Karibeko itsasoan. 444 km2 eta 165.011 biztanle (1983). Hiriburua: Willemstad. Laranjak (Curaçao izeneko laranjaz egindako edari biziak ospe handia du mundu osoan) eta petrolio findegiak. Nazioarteko aireportua. v Historia. Alonso de Ojeda espainiar itsasgizonak aurkitu zuen 1499. urtean. 1634an holandarren esku geratu zen.