Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cuny, Alain

Frantses antzezlea (Saint-Malo, 1908 - Paris, 1994). Arte dramatikoko ikasketak egin zituen Parisen. Lan asko antzeztu zituen bere bizitzan, bai antzerkian, bai zineman. Jean Vilar-en eta Jean-Louis Barrault-en antzerki konpainietan lan egin zuen. Zinemako zuzendari askorekin jardun zuen, hala nola Antonionirekin (Kamelia gabeko andrea, 1953), Louis Malle-rekin (Amoranteak, 1958), Jean-Luc Godard-ekin (Detektibea, 1984), Francesco Rosi-rekin (Kristo Ebolin geratu zen, 1979; Iragarritako heriotza baten kronika, 1986). Ospe handiko pertsonaiak antzeztu zituen zineman, besteak beste, Steiner (1960, Felliniren La Dolce Vitan) eta Trimalchion (1970, zuzendari beraren Satyricon-en). 1972an lan egin zuen azkeneko aldiz antzoki batean.