Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cunningham, Merce

Estatu Batuetako dantzaria eta koreografoa (Centralia, Washington, 1919). Martha Graham koreografoarekin jardun ondoren, John Cage musikagilearekin hasi zen lanean. 1953. urtean bere taldea osatu zuen eta, sei urte geroago, bere dantza teknika erakusteko dantza eskola bat sortu zuen.