Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crane, Harold

(Harold Crane, Hart Crane deitua) Estatu Batuetako poeta (Garretsville, Ohio, 1899 - Karibe itsasoa, 1932). Banaturiko familia batean sortu izanak, hausturaren obsesioa ekarri zion bizitzara; The Bridge (Zubia, 1930) bere lehenengo poema liburuan iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi baten antzera irudikatu zuen Amerika berria. The Broken Tower (Dorre hautsia, 1932) liburua bere buruaz beste egin baino lehentxeago argitaratu zuen. Frantziako sinbolistak eta Walt Whitmanen poesia miretsi zituen. Amerika berriko mito poetikoa osatzen ahalegindu zen.