Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cranach, Lucas

Alemaniar margolaria (Wittenberg, 1515 - Weimar, 1586). Gaztea deitua. Cranach Zaharraren semea zen. Zaila da egin zituen obrak bere aitak ondu zituenetik bereiztea. Aitaren lantegian aritu zen lanean, eta arian arian gero eta lan lehorragoa eta berdinagoa sortu zuen. Obra nagusia: Gaztetasunaren iturria (1546).