Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crampton, Thomas Russel

Ingeles ingeniaria (Broadstairs, 1816 - Londres, 1888). Lastertasun handiko lehen lokomotorak hobetu zituen 1848. urtean. 1851. urtean Calais-Dover itsas azpiko lehen kablearen ezarpenean hartu zuen parte. Berlingo sare hidraulikoa antolatu zuen lau urte geroago.