Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kraso, Marko Lizinio

(Lat. Marcus Licinus Crassus) Erromako politikaria eta jenerala (K.a. 114 - Mesopotamia, K.a. 53). Lehen hirutariko agintaldia osatu zuen, Zesar eta Ponpeiorekin batera (K.a. 60. urtea). Siriako gobernadorea izan zen (K.a. 55. urtea), eta partiarren aurkako kanpaina batean hil zen (Carrhae, egungo Harran, Turkia).