Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Correo Español (El)-El Pueblo Vasco

1938an Bilbon sortu zen egunkaria. 1910ean El Pueblo Vasco zabaldu zen, eta 1937an Falange Española Tradicionalista y de las J.O.N.S. erakundeak El Correo Español sortu zuen. 1938ko apirilaren 13an biek bat egin zuten, eta egunkari berriak aurreko bien izenak hartu zituen. 1991ko datuen arabera 134.000 ale banatzen ditu 9 ediziotan. Euskal Herriko egunkaririk handiena da, bai hedadura aldetik (Errioxa barne), bai ale kopuruaren aldetik ere. Pentsaeraz monarkikotzat hartzen du bere burua.