Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corral, Mariano de

Bizkaitar margolaria (Algorta, 1926). Pintura ikasketak Bilbon, Madrilen eta Parisen egin ditu. 1973. urtean Frantziako Centre de Liaision des Artistes, Peintres et Auteurs d´Art elkarteko kide izendatu zuten. Erakusketa ugari egin ditu (Bilbo, Gasteiz, Leon, Tarragona, Paris, Santander, Valladolid, Sevilla, Madril, Erroma, Bartzelona, Miarritze, etab.).