Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corelli, Arcangelo

Italiar musikagilea (Fusignano, 1653 - Erroma, 1713). Biolontxelo eskola klasikoa sortu zuen, eta ospe handia lortu zuen Europa guztian. Sonata ugari eta 12 concerti grossi prestatu zituen. Gero ahantzi bazuten ere, XX. mende hasieratik aurrerako musikagileek aintzat hartu dute berriz.