Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cori, Carl Ferdinand

Biokimikari txekiarra (Praga, 1896 - Cambridge, Estatu Batuak, 1984). 1947. urtean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Gerty Theresa (Praga, 1896 - San Luis, Missouri, 1957) bere emaztearekin batera, gluzidoen metabolismoaren inguruan egin zituen ikerlanengatik.