Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corea, Chick

Jazz musikari estatubatuarra (Chelsea, 1941). Lau urte zituela ikasi zuen pianoa jotzen, eta 1962an Mongo Santamariaren taldean jotzen hasi zen. Ostera Stan Getz eta Herbie Mannekin jo zuen, eta 1968tik 1971ra Miles Davisen bandan. 1973tik 1976ra bere taldea (Return to forever) eduki zuen, eta hura desegitean Herbie Hancoken bandara bildu zen. 1988an beste talde bat (Electric Band) sortu zuen. Jazza beste musika mota batzuekin ­rockarekin, bereziki­ uztartzen saiatu izan da.