Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corey, Elias James

Estatubatuar kimikaria (Methuen, 1928). Harvardeko Unibertsitatean irakasle izan zen. Sintesi erretrosintetikoaren bidez erreuma artritisa eta bihotzeko gaitzak sendatzeko erabiltzen diren gai organikoak aurkitu zituen; baita sintesi erreakzioak azkartzen dituzten eta entzima biologikoen antzera jokatzen duten beste gai kimiko batzuk ere. Lan horiek zirela eta, 1990ko Kimikako Nobel saria eman zioten.