Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cordeliers, Club des

Georges Danton-ek Parisen sortu zuen elkartearen izena (Cordeliers kaleko komentuan biltzen baitziren). «Gizakien eta hiritarren eskubideen aldeko» elkarte honetako partaideen artean Danton, Desmoulins, Marat, Chaumette eta Hébert iraultzaileak zeuden. Jakobinoak baino aurrerazaleagoak ziren eta errepublikaren aldeko mugimendua bultzatu zuten. Hébert erradikala sans-culotte delakoen eta herri jendearen buruzagi bihurtu zen. Jakobinoek Hérbert-en aldekoak garbitu ondoren desegin zen elkartea (1974ko apirila).