Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corday, Charlotte

(Corday d´Armont, Charlotte). Errepublikaren aldeko iraultzaile frantsesa (Saint-Saturnin-des-Ligneries, 1768 - Paris, 1793). Girondarren aldekoa zen. Marat hil zuen sastakai batez, buruzagi iraultzaileak girondarrak legez kanpo utzi zituztenean (1973ko uztailaren 13a). Iraultzaren epai mahaiak gillotinan hiltzeko zigorra ezarri zion.