Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cordoba

Argentinako erdialdeko hiria eta izen bereko probintziako hiriburua, Cordobako mendien oinetan eta Primero ibaiaren ertzean. 969.000 biztanle (1980). Artzapezpiku egoitza. Nekazaritza merkatua eta industriagune garrantzitsua (janari industria, ehungintza, kimika, automobilak eta mekanika). Unibertsitatea. Kultura eta turismo hiri garrantzitsua. Cordobako probintziak 168.766 km2 eta 2.407.754 biztanle ditu (1980). v Historia. Jerónimo Luis de Cabrera espainiar konkistatzaileak sortu zuen 1573. urtean. La Plata eta Andeen artean dagoenez, Atlantikotik Peru aldera zihoazen espainiar bidaldien pausaleku bihurtu zen. 1806. urtean, Argentinako errege- lurraldeko hiriburu bihurtu zen, Buenos Aires britainiarren esku geratu zenean. Cordoba Argentinako hiri nagusietakoa da.